Tapa pala!: Laugarren denboraldia

'Tapa pala!' saioaren denboraldi berria, larunbatero ikusgai bihartik aurrera

Karkara 2021ko uzt. 2a, 09:00

Iaz bezala, Felix Aizpurua aurkezleak aisialdiko arrauna izango du hizpide, baina oraingo honetan Oria ibaia zeharkatuko du. Hona hemen aurrerapen bideoa.

Orioko hondartzatik hasi eta Aginagara arteko bidaia egingo du Felix Aizpurua aurkezleak Tapa Pala! saioko denboraldi berrian. Bidean, urtero bezala, hainbat lagun elkarrizketatuko du Aizpuruak, eta aisialdiko arrauna izango du hizpide. 

Bihar, larunbata, ikusi ahal izango da lehen atala Erlo Telebistan eta Karkara.eus-en, 12:00etatik aurrera. Lehen atalean, Asier Gozategi abeslariarekin elkartuko da Aizpurua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!