1.096 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, bezperan baino 55 gehiago

Ihintza Elustondo 2021ko uzt. 11a, 15:53

98 kasu zenbatu dituzte Araban, 368 Bizkaian, 288 Gipuzkoan eta 335 Nafarroan. Duela astebete, 706 kasu baieztatu zituzten lau lurraldeetan. 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak kaleratu dituzte atzoko proben emaitzak, eta 1.096 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, bezperan baino 55 gehiago. Gora egiten jarraitzen du positibo kopuruak; izan ere, duela astebete 706 kasu baieztatu zituzten lau lurraldeetan. Zehazki, 98 kasu zenbatu zituzten atzo Araban, 368 Bizkaian, 288 Gipuzkoan, 335 Nafarroan eta zazpi lurralde horietatik kanpo. Guztira, 11.504 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta beraz, %9,52koa da positibotasun tasa.

Osakidetzak emandako datuen arabera, 55 pertsona ospitaleratu ziren atzo COVID-19aren eraginez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zentroetan, eta gaitz hori duten 121 pertsona daude ZIUetan gaur-gaurkoz. Bestalde, hiru pertsona ospitaleratu zituzten atzo Nafarroako erietxeetan; atzo 30 pertsona zeuden ospitaleratututa, eta horietatik hamabi ZIUetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!