Danobatgroupen laguntza jaso du UKTren 'Guka' gehigarriak

Karkara 2021ko uzt. 21a, 11:29
Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusia eta Andres Mazkiaran Danobatgroupeko lehendakaria.

Danobatgroup industria taldeak diruz lagunduko du Urolako Komunikazio Taldea (UKT). Hain zuzen ere, UKTk kaleratzen duen Guka gehigarriaren eta magazinaren babeslea izango da egoitza nagusia Elgoibarren kokatuta duen taldea, eta trukean, 2.000 euro jasoko ditu UKTk.

Hitzarmena sinatu dute bi aldeek dagoeneko; zehazki, orain egun batzuk elkartu ziren Andres Mazkiaran Danobatgroupeko lehendakaria eta Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusia.

Danobatgroup eta taldea osatzen duten enpresek kooperatiba izaera dute, eta urteak daramatzate euskara eta alor sozialeko proiektuak bultzatzeko dirulaguntzak ematen. Aurtengoan UKTk ere jasoko du laguntza horietako bat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!