Udal baratzeen zozketaren emaitzei lotutako erreklamazioak aurkeztu daitezke bihartik aurrera

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 11a, 13:57

Bost egun balioduneko epea izango dute zerrendan agertzen diren pertsonek erreklamazioak aurkezteko. Abuztuaren amaieran argitaratuko dute onuradunen behin betiko zerrenda.

Udalak argitaratu ditu herri baratzeen zozketaren emaitzak, eta esleitu ditu, beraz, 44 partzelak "behin-behinean". Uztailaren 26an egin zen zozketa publikoa, eta lursailak eskatzaileen artean banatu ziren. Lotura honetan dago ikusgai udalak argitaratu berri duen dokumentua

Zerrenda horretan agertzen diren pertsonek erreklamazioak aurkeztu ditzakete bihartik, hilaren 12tik, aurrera, bost egun balioduneko epean. Epe hori igaro ondoren ezingo da erreklamaziorik egin, eta udalak jakitera eman duenez, abuztuaren amaieran argitaratuko dute behin betiko zerrenda. Behin betiko esleipen horien ondoren, onuradunei hiru eguneko epea emango zaie esleipena onartu edo baztertzeko.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!