Irailaren 18an izango da Andatzatik Aiara igoera

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 12a, 12:00

14. aldiz jokatuko da auto lasterketa ezaguna, larunbatez. Egun horretan, 13:30etik aurrera, itxita egongo da Andatza auzotik Aiara doan errepidea.

Oraindik federazioak xehetasunen berri eman ez badu ere, antolatzaileek sare sozialen bidez jakinarazi dute irailaren 18an jokatuko dela 14. Andatzatik Aiara Igoera. Ohi bezala, 09:00etatik 12:30era, ikuskapen teknikoak egingo dituzte; 13:30ean, errepidea itxiko dute, eta 14:30ean hasiko da txanda ofiziala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!