Positiboek beherantz egin arren, positibotasun tasak gora egin du Hego Euskal Herrian

539 kasu baieztatu dituzte azken orduetan, bezperan baino gutxiago, baina positibotasun tasa ia puntu bat igo da eta %9,6koa da une honetan.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 539 koronabirus kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian atzo egindako 6.829 PCR eta antigeno proben ondoren. Herenegun zenbatutako kasuekin alderatuta, kutsatze kopuruak beherantz egin du zertxobait. Dena dela, positibotasun-tasa %9,6ra igo da, ia puntu bat gehiago osteguneko datuarekin alderatuta (% 8,7).

Lurraldez lurralde, Bizkaian hauteman dute kasurik gehien: 289. Gipuzkoan, berriz, 113 positibo zenbatu dituzte, 163 Nafarroan, eta 73 Araban. Lau lurralde horietatik kanpoko hamalau pertsonak ere positibo eman dute. Ospitaleratzeei dagokienez, atzo 47 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten izurriaren ondorioz Hego Euskal Herrian, eta une honetan 78 gaixo daude ZIUetan.

Osakidetzak ez du asteburuetan herri bakoitzeko daturik ematen. Horren berri etzi, astelehenean, emango du. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!