Iraileko eta urriko KARKARA aldizkariaren argitalpen egunetan aldaketak izango dira

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 3a, 16:30

Irailaren 17an plazaratuko da hil honetako KARKARA, aldizkaria Kontxako Estropadetara hobeto egokitzeko helburuarekin. Horren ondorioz, urrikoa ere atzeratu egingo da.

KARKARA aldizkaria hileko lehen ostiralean plazaratzen da normalean, baina datozen bi zenbakietan aldaketak izango dira. Iraileko aldizkarian Kontxako Estropadei eskaintzen zaie tarterik zabalena, eta denbora tarteetan ondoen egokitzeko helburuarekin, aldizkaria bi aste beranduago argitaratuko da; hilaren 17an, hain zuzen ere, ostiralarekin batera.

Hori dela eta, hurrengo aldizkaria prestatzeko tarte gehiago izateko, urriko zenbakia ere astebete beranduago aterako da; alegia, hileko lehen ostiralean beharrean bigarrenean: urriaren 8an, hain justu.

Bitartean, KARKARA.eus atarian ohiko martxak jarraituko du.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!