Gorka Eizmendi Espainiako Rally Kopako lidertzari eusten saiatuko da Granadan

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 3a, 15:00

Gaur eta bihar jokatuko ditu rallyak Eizmendik, lur gaineko modalitatean. Liga bukatzeko lau probaren faltan, liderra da Orio Motor taldeko pilotua.

Gorka Eizmendi Granadan (Andaluzia, Espainia) da egunotan. Espainiako Lur Gaineko Rally Kopako proban lehiatuko da pilotua, ligako laugarren txapelketan. Momentu honetan, ligako lider da Eizmendi, 77 punturekin. Granadakoaz gain, beste hiru proba jokatuko dituzte rally gidariek denboraldia bukatu aurretik.

Sailkapen orokorra:

1. Gorka Eizmendi 77 puntu
2. Nasser Al-Attiyah 65 puntu
3. Juan Carlos Quintana 64 puntu
4. Jose Antonio Suarez 62 puntu
5. Ricardo Triviño 53 puntu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!