Bukatu dira udako oporrak haur eta gaztetxoentzat

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 8a, 10:52
Orioko Herri Ikastolako ikasleak, gaur goizean.

Gaur hasi dute ikasturte berria Orioko eta Aiako ikastetxeetan. Haur eskoletan, aldiz, astelehenetik ari dira martxan.

Udako eten luzearen ondoren, Orioko eta Aiako hezkuntza zentroetako ikasleek hasi dute 2021-2022 ikasturtea. Zaragueta Herri Eskolan, Orioko Herri Ikastolan eta Aiako Lardizabal Herri Eskolan gaur hasi dira martxan. Eguneroko bizitzara itzuli beharrak erreakzio desberdinak sortu ditu ikasleengan: haurrak barrez, negarrez eta jolasean ibili dira lehen ordutik; gaztetxoen artean, urduritasuna, nagikeria eta irrika izan dira nagusi. Zenbaitek lo aurpegiarekin ere egin du ikastetxerainoko bidea.

Bi herritako haur eskoletan astelehenean hasi zuten ikasturte berria, eta HHko ikasleak bezala, egokitzapen prozesuan egingo dituzte hurrengo asteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!