Hiru eta bi positibo izan dira Aian eta Orion, hurrenez hurren

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 15a, 13:38

Aiako zifrak apaltzera egin du azken orduetan, herenegun 9 positibo detektatu eta gero. Orio eremu horian da, 130,46 tasarekin.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu du egoera epidemiologikoaren gaineko txosten eguneratua, eta horren arabera, Aian 3 positibo izan dira azken orduetan. Azken egunetako datuen ondorioz, 856,42ko tasa du herriak. Orion bi kasu positibo detektatu dituzte, eta 130,46 tasarekin eremu horian dago.

Urola Kostan 17 kasu positibo detektatu dira azken orduetan, herenegun baino bi gutxiago. Azpeitian atzeman dituzte kasu gehien: bost, hain zuzen ere. 216,82 da herriaren intzidentzia tasa, eta eremu horian daude. Azkoitian lau positibo izan dira, eta han ere eremu horian daude, 242,01 tasarekin. Zarautzen ere —119, 93 tasarekin eremu horian— hiru positibo zenbatu dituzte.

Eskualdeko gainontzeko herrietan ez da positiborik izan. Aizarnazabalek, Beizamak eta Errezilek hutsean dute intzidentzia tasa. Getarian 35,34 da zifra, Zestoan 128,40 eta Zumaian 152,64 —eremu horian—.

240 positibo Hego Euskal Herrian

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 240 kasu positibo zenbatu dituzte, 8.065 test egin eta gero. Horietatik 20 Araban izan dira, 102 Bizkaian, 70 Gipuzkoan, 45 Nafarroan eta 3 lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonetan. Erietxeei dagokionez, azken orduetan koronabirusak jotako 28 lagun ospitaleratu dituzte Osakidetzaren mendeko osasun zentroetan. Orotara, 161 lagun daude ospitaleratuta, eta horietatik 53 ZIUetan. Nafarroan, berriz, hiru lagun baino ez dituzte ospitaleratu COVID-19aren ondorioz, eta gaur gaurkoz, 61 da han ospitaleratuta daudenen zifra. Horietatik 15 daude ZIUetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!