Kalean da iraileko KARKARA aldizkaria

Karkara 2021ko ira. 17a, 16:00

Kontxako Estropadei eta traineru denboraldiari eskaini zaie tarte zabalena KARKARAren 431. zenbakian.

KARKARA aldizkariaren iraileko zenbakia eman da argitara dagoeneko. Ohi bezala, Kontxako Estropadekin egin dira aldizkariaren azala eta erreportaje nagusia. Horrez gain, Jakes Goikoetxeari elkarrizketa mamitsua egin zaio. Tokion (Japonia) egindako Olinpiar Jokoetan izan zen udan, kazetari modura, eta han bizitako esperientziaren berri eman du. Era laburragoan, Uranga burdindegiko Maria Angeles eta Santos Uranga anai-arrebei ere egin zaie tartea.

Erreportaje eta elkarrizketez gain, betiko modura, kolaboratzaileen artikuluak ere biltzen ditu aldizkariak.

Hurrengo aldizkaria, urrikoa, hilaren 8an plazaratuko da, ostiralarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!