Aian beste bi positibo izan dira

654,91ko intzidentzia tasa du Aiak gaur gaurkoz. Orion ez da positiborik izan azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzak eguneratu du egoera epidemiologikoaren gaineko txostena, eta horren arabera, Aian beste bi positibo detektatu dituzte. Hala, herriak 654,19ko intzidentzia tasa du momentu honetan. Orion, beste egun batez, ez dute kasu positibo berririk atzeman. Herria eremu horian dago 81,54 tasarekin.

Urola Kostan sei positibo izan dira denera. Aian bezala, Azpeitian —170,83 tasarekin eremu horian— eta Zarautzen —124,21 tasarekin eremu horian— bina positibo atzeman dituzte.

Eskualdeko gainontzeko herrietan ez da positiborik izan, eta horrela daude udalerrietako intzidentzia tasak: Aizarnazabal —0—, Azkoitia —141,87 tasarekin eremu horian—, Beizama —0—, Errezil —0—, Getaria —35,34—, Zestoa —154,08— eta Zumaia —61,06 tasarekin eremu horian—.

125 positibo Hegoaldean
Hego Euskal Herrian 8.968 proba egin ziren atzo, eta  125en emaitza positiboa izan da. Araban 9 kasu positibo detektatu dituzte, Bizkaian 53, Gipuzkoan 36, Nafarroan 25 eta lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonen artean beste bi.

Ospitaleen egoerari dagokionez, hobera egiten jarraitzen du apurka. Koronabirusak jotako 15 lagun eraman zituzten atzo Osakidetzaren mendeko erietxeetara, eta denera 85 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 39 ZIUetan. Nafarroan, aldiz, 38 lagun daude ospitaleratuta COVID-19aren ondorioz, horietatik 11 ZIUetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!