Ostiralean ikusi ahal izango da GUKA magazinaren urriko atala

Karkara 2021ko urr. 6a, 16:14

Udako geldialdiaren ostean, ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren hurrengo atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Karkararen webgunean. 

Besteak beste, Andoni Egaña bertsolari zarauztarrari egindako elkarrizketa, ISBren inguruko erreportajea eta 'Urrutira joan gabe' atalerako Beizamara egindako bisita izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKTk GUKA magazina. Honako hau urriko atalaren aurrerapen bideoa da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!