ZOZKETA

Errigoraren bi saski zozkatuko ditu Karkarak bazkideen artean

Karkara 2021ko urr. 26a, 10:00

Bazkideek ostegun eguerdia bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.

Martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lelopean. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Karkarak Errigoraren bi saski zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena. Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta hedabide honek hurrengo egunean jakinaraziko ditu irabazleak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!