Gutuna: Zaharren Babeslekuko taberna

Karkara 2021ko urr. 30a, 11:00

Juan Jose Curiel Olidenek gutun hau bidali du KARKARAren erredakziora. 2010. urtetik berak izan du Zaharren Babeslekuko taberna kudeatzeko ardura, eta aurrerantzean, ez dute han jarraituko berak eta lan-taldeak. Esker oneko hitzak izan ditu jubilatuentzat, herritarrentzat eta udalarentzat.

Gutun hau bidali du Juan Jose Curielek:

2010eko urriaren 1ean, ilusioz eta gogo handiz hasi ginen Zaharren Babeslekuko Tabernan lanean. Hasieran, ama, arreba eta hiruron artean aurrera ateratzeko asmoa genuen, baina denbora pasatu ahala, pertsonal gehiagoren beharra izan dugu. Denon artean egin dugu aurrera, langileez gain, jubilatu eta pentsiodun eta era guztietako herritarrekin; baina, batez ere, jubilatu eta pentsiodunekin. Elkar aguantatu dugu, elkar goxatuz, beti umore onean .

Orain, taberna kudeatzeko esleipena bukatu da, eta agur esateko ordua iritsi zaigu. Pena handiarekin, baina...

Eskerrak eman nahi dizkiot Orioko Udalari, Orioko herri guztiari, eta Zaharren Babeslekuko zuzendaritzari eta bezero guztiei; egunerokoei, eta aldika bisitatu gaituztenei bezero fin eta leialei. Eskerrak guztioi, egunero elkar aguantatzeko gai izan garelako kar kar kar...

Noski, eskerrak ere gure langile izan diren guztiei, eta bereziki nire familiari, egun goxoetan eta une gogorretan lagundu izanagatik.

Mila esker denei.