GUKA magazinaren abenduko atala, ostiralean ikusgai

GUKA magazina 2021ko abe. 1a, 09:00

22:00etatik aurrera ikusi ahal izango da GUKA magazinaren atal berria UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Lucia Lacarrari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko hirugarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Karkaran. Besteak beste, Lucia Lacarra ballet dantzari zumaiarrari egindako elkarrizketa, hitanoari buruzko erreportajea eta Urrutira joan gabe atalean Nuarbeko Ibai-Eder urtegian egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA magazina. Honako hau abenduko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!