Abenduko GUKA magazina

GUKA magazina 2021ko abe. 3a, 22:00

Abenduko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Aiako Andatza auzoa, Lucia Lacarra dantzari zumaiarra, Hator Hator Horror Fest ekimena eta noka adizkera. 

Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina. 

Abenduko atalean, Andatza auzoan izan da Mireia Galarza kazetaria, eta Aristerrazu baserriko Juan Mari Azkuerekin elkartu da. Zumaian ere izan da Galarza, eta Lucia Lacarra ballet dantzaria elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Nuarbeko Ibai Eder urtegiko ibilbidea egin du Luix Gurrutxaga nuarbetarra bidelagun.

Ane Olaizola, aldiz, Azkoitian eta Zarautzen izan da, bi herrietan hitanoaren bueltan martxan jarri dituzten ekimenak ezagutzeko. Andoni Elduaienek, berriz, Eusebio Beloki eta Xanti Rodriguezekin jardun da solasean Hator hator Horror Fest ekimenari buruz.

Hemen ikus daitezke orain arte GUKA magazinean egindako bideo guztiak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!