Kalean da abenduko KARKARA aldizkaria

Karkara 2021ko abe. 3a, 10:33

Erretiroa atea joka duten bi oriotar dira KARKARAren 434. zenbakiko protagonistak: Esparreneko Maria Angeles eta Lourdes Dorronsoro.

Dorronsoro dendako ahizpei elkarrizketa egin die Iñigo Gaiton kazetariak, eta horrez gain, Aritz Pardinak herriko emakume korrikalariekin hitz eginda osatu duen erreportajea ere argitaratu da.

Iñaki Iturain kolaboratzaileak bertsoak eta arrauna izan du hizpide hilabete honetako Oroimenaren Kutxan, eta hainbat iritzi plazaratu dira, besteak beste Iker Apaolaza Orioko Udaleko kultur teknikariarena eta Rikardo Uzkudunena.

Gainera, KARKARArekin batera, GUKA gehigarria ere banatu da. Andoni Elduaien kazetariak Imanol Lazkano eta Juanito Dorronsoro elkarrizketatu ditu, bertsoari estu lotuta dauden bi lagun, nahiz eta modu desberdinetara izan.

Non dago Karkara?

Eta, oraingoan ere, Karkara pertsonaia ezkutatu dugu aldizkariko orriren batean. Aurkitzen duenak, Izarra elektrogailu dendak eskainita, PHILIPSen SMART TV LED 4K telebista bat irabaz dezake.

Parte hartzeko baldintza bakarra KARKARAko bazkidea izatea da. Aurkitu baduzu, bidali erantzuna, abenduaren 18a baino lehen, karkara@karkara.eus helbidera.

Bazkidetu nahi dut