Gospel musikaz gozatzeko aukera izango da egunotan Aian eta Orion

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 25a, 13:00

Goiko Gela gospel taldeak bi herriak bisitatuko ditu hiru egunen barruan. Bihar, igandea, Aian egingo dute aurreneko geldialdia, eta asteartean, hilak 28, Orion.

Kristau musika izanik, elizan izango dira bi emanaldiak: Aiakoa 12:15ean hasiko da, bihar, igandea, Doneztebe elizan, eta Oriokoa, berriz, 19:00etan, asteartean, hilak 28, San Nikolas elizan.

Bi emanaldiak Goiko Gela gospel taldeak eskainiko ditu. Taldea bost kidek osatzen dute: Joni Etxabek (ahotsa), Karlos Etxanizek (ahotsa), Olatz Otxoak (ahotsa), Santi Romanok (ahotsa) eta Iñaki Miguelek (pianoa).

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!