Bideoa: Aitor Urrutia eta Imanol Azpiroz arrantzale gazteak, otsaileko KARKARA aldizkariaren azalean

Iñigo Gaiton 2022ko ots. 4a, 11:07

Gaur, hileko lehen ostiralarekin, banatuko da KARKARA aldizkariaren 436. zenbakia. Aitor Urrutia eta Imanol Azpiroz arrantzaleei eman zaie aldizkariaren azala eta tarterik zabalena.

Kalean da otsaileko KARKARA aldizkaria. Banatzaileek gaur banatuko dute Aiako eta Orioko postontzi guztietan. Edukien artean, Aitor Urrutia eta Imanol Azpiroz arrantzaleei egindako elkarrizketa mamitsuak du tarterik zabalena. Alturako arrantzan egiten dute lan atuna harrapatzen, Seychelle uharteetan.

Beste bi gazteri ere egin zaie tokia aldizkarian. Intza Unanue eta Julen Alonso musikariek lan berriak dituzte eskuartean, eta abesti bilduma berri horien nondik norakoez gain, haien ibilbide musikalen berri ere eman dute.

Arrantzara itzuliz, urtarrilean bukatu zen angularen kanpainaren berri ere eman du Unai Eizagirre Euskadiko Anguleroen Elkarteko presidenteak.

Aipatutako edukiez gain, ohiko kolaboratzaileen artikuluak eta askoz gehiago biltzen ditu labetik atera berria den aldizkariak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!