IZPIAK ETA HIZKIAK

Oreinen makakorroa

Karkara 2022ko ots. 12a, 09:00

Iban Egiguren argazkilariak urtarrileko KARKARA aldizkariko Izpiak eta hizkiak atalean argitaratutako argazkia eta hitzak dira honakoak:

Oreinei lehen aldiz argazkiak egin nizkienean, bete-betean harrapatu ninduen haien munduak. Ezin dut hitzez adierazi sortzen didaten sentimendua, hain da handia, desberdina... Zamorara (Gaztela eta Leon, Espainia) joaten naiz oreinek makakorroak egiten dituzten garai berezian, argazki kamerarekin animalia horiek ehizatzera. Urtero egiten dut bidaia orain. Goizean goizetik, ilunpean ibiltzen gara haien atzetik, sasi artean, eta eguzkia ateratzen den bitartean animaliek elkarri nola deitzen dioten entzuten egoten gara. Ikaragarria da haien dei, orro edo makakorroa. Batzuetan, oreinek begiratu ere egiten digute, irudian ikus daitekeenez, argazkirako geldirik baleude bezala. Klik egin eta gero, saltoka alde egin zuen honek, basoan barrena ezkutatzera...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!