Badator martxoko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko mar. 2a, 16:34

Hileko lehen ostiralarekin batera badator GUKA magazinaren atal berria. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Zumaiako Ostarrena zineklubaren 27. urteurrenaren inguruko erreportajea, Miren Alcedo antropologo azpeitiarrari egindako elkarrizketa eta Urrutira joan gabe atalean Zestoako inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko hurrengo atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Karkara.eus-en.

Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Zumaiako Ostarrena zineklubaren 27. urteurrenaren inguruko erreportajea, Miren Alcedo antropologo azpeitiarrari egindako elkarrizketa eta Urrutira joan gabe atalean Zestoako inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2022ko martxoko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!