Landare Berezien Azokarako boluntario bila dabiltza

Aitziber Arzallus 2022ko api. 6a, 13:00

Aian eta Txurrukan aparkalekuak zuzentzen eta landare kontsignetan lan egiteko boluntarioak behar dituzte. Azoka ordutegia 10:00etatik 18:00ak bitartekoa izango da eta egun osorako edo erdirako eman daiteke izena, iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzita edo 943 83 53 89 telefono zenbakira deituta, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Apirilaren 23an eta 24an Landare Berezien 18. Azoka egingo dute Iturrarango Lorategi Botanikoan, eta Aian eta Txurrukan aparkalekuak zuzentzen eta landare kontsignetan lan egiteko boluntario bila dabiltza. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azoka ordutegia 10:00etatik 18:00ak bitartekoa izango da eta egun osorako edo erdirako izena eman daiteke.

Lan hori boluntarioa izaten dela zehaztu dute, eta denei landare bana ematen dietela oparitan. Lanerako prest leudeken herritarrek iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzi beharko dute edo telefonoz deitu 943 83 53 89 zenbakira, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Azokaren inguruko informazio gehiago, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!