Zozketa

Korrikari buruzko galdera-erantzunen jokoak badu irabazlea

Karkara 2022ko api. 8a, 16:39

Korrikari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izan dute herritarrek, eta erantzun guztiak asmatu dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta bat zozkatu du Karkara.eus-ek.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Korrikari lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek euskararen aldeko egitasmoari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izan dute, eta erantzun guztiak asmatu dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta zozkatu du Karkara.eus-ek. Herritar ugarik parte hartu du jokoan, eta erantzun guztiak asmatu dituztenen artean zozketa egin ondoren, Lander Sarasola da Korrikaren produktu sorta irabazi duena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!