Zenbat dakizu Balearen Egunaz?

Iaz huts egin ostean, maiatzaren 14an berriro ere Balearen Eguna ospatuko da herrian, eta horren harira, galdera-erantzunen jokoa prestatu du Karkarak. Honako hamar galdera hauei erantzun, eta irabazi Zumaiako Zelai talasoterapia zentrorako bi lagunentzako bonua. Parte hartzaile guztien artean hiru bono zozkatuko dira.