Ongizate gehigarria banatu du Karkarak maiatzeko aldizkariarekin batera

Karkara 2022ko mai. 18a, 12:30

Karkarak banatu du maiatzeko aldizkaria, eta ale horiekin batera, osasun gehigarria ere jaso dute bere bazkideek.

Karkarak banatu du maiatzeko aldizkaria, eta ale horiekin batera, ongizate gehigarria ere jaso dute bere bazkideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta osasun joera nagusiak bildu ditu bertan. Besteak beste, garaiko produktuez, yoga egiteko arrazoiez, otorduak errespetatzearen garrantziaz, jengibrearen eta almendraren propietateez edota erretako azalaz irakurtzeko aukera dute bazkideek.

Uztarria, Maxixatzen, Baleike eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideek ere jaso dute gehigarria beren etxeetan. Era berean, honako lotura honetan irakur dezakete herritarrek osasun gehigarria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!