Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketako final erdiak jokatuko ditu Lorenz Orbegozok

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 17a, 12:45

Gaur, ekainak 17, arratsaldean Hernaniko kiroldegiko frontoian jokatuko du aiarrak Gipuzkoako txapela.

Lorenz Orbegozo  eskupilotari nagusiak Gipuzkoako lau´terdiko txapelketako final erdietako partida jokatuko du. Hernaniko kiroldegiko frontoian izango da neurketa, eta bertako Ojuel pilotaria izango du aurkari.
 
Bestalde, aiarrak pasa den asteazkenean Irungo Kurpil torneoan finalerako txartela lortu zuen Lapke klubeko Oliden bikote zuela. 22-17 irabazi zuten Ariztegi-Agirre bikotearen aurka.
 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!