Eduki babestua

Ustekabez betetako bisita

Erredakzioa 2022ko abu. 1a, 10:00

Errepidetik Bergarara gerturatzean ez duzu barruan ikusiko duzuna iradokitzen dizunik topatuko, opariari bilgarria kentzen diozunean besteko ezustea jasoko duzu herri barrura sartzearekin batera, liluratzeraino.

Historia handiko herria da Bergara, eta hori erakusten duten eraikin eta monumentu asko daude herrigunean bertan. Interes handiko ondare artistiko eta monumentala da. Baina ez hori bakarrik, herri bat ez baitute soilik eraikinek osatzen, pertsonek egiten dute herria. Izana ondo errotuta duten herritarrak, haienaz harro, bisitariak hartzeko besoak zabal izango dituzu bergararrak.

Herri barruko ibilbidean, kalez kale, eraikin eta lorategi historikoen artean, zientzia eta berrikuntza biltzen dituen Laboratorium Museoa aurkituko duzu, hori ere XIX. mendeko lorategi eta jauregi eder batean. Bergaran izan genuen euskal ilustrazioaren eragile nagusietako bat.

Laboratorium Museoa gizarte museo bat da. Ondarea bildu, zaindu, ikertu eta ezagutarazten du, gizartearen gozamenerako. Garapen eragile izatea du helburu, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri izanik. Museoa irisgarriagoa egiteko helburuarekin, 2021. urte amaieran erakusketa iraunkorra gorrentzat egokitu zuen. Hori egin duen Euskal Herriko lehen museoa izan da.

Askotariko bisita gidatuak ere eskaintzen ditu Turismo bulegoak. Informazioa www.bergaraturismo.eus webgunean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!