Oriotarrak eta aiarrak Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko prest

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 13a, 09:46

10:00ak inguruan emango zaio hasiera Behobia-Donostia lasterketari, eta Oriotik eta Aiatik joandako parte hartzaileak beroketa lanak egiten aritu dira lasterketaren aurretik.

Gaur izango da Behobia-Donostia lasterketa, korrikalari eta zaletu askok egutegian gorriz markatuta izaten duten proba. 30.000 lagun inguruk parte hartzea espero dute antolatzaileek, 19 taldetan banatuta, eta Aiatik eta Oriotik ere talde polita joan da hitzordura. Orioko Atletismo Taldeak antolatutako autobusean joan dira horietako asko. Goizean goiz elkartu dira Bikamiotan, eta Behobia aldera abiatu dira 08:15 inguruan. Bertan, lasterketa baino lehen beroketa ariketak egiten aritu dira, gorputza prestatzeko eta lasterketa aurreko urduritasuna lasaitzeko. Zorte ona opa diegu guztiei!

Argazkiak: Orioko Atletismo Taldea

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!