Mikel Larrañaga 2022ko Urrezko Aizkolari Kopako finalerako sailkatu da

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko abe. 5a, 16:10

Binakako Harrijasotze Txapelketan Etxeberria eta Eizagirre nagusitu ziren.

Argazkiak: Egur Sport

Herri-kirol jaialdi mamitsua jokatu zen igandean Aian, eta aizkoran, harri-jasotzen eta beste hainbat herri-kirol modalitatetan saioa eskaini zuten kirolariek.  Aizkoran, 2022ko Urrezko Aizkolarien Kopako final aurrekoa jokatu zuten Hodei Ezpeletak, Mikel Larrañagak eta Ibai Soroak, eta Larrañaga azpeitiarra nagusitu zen, zortzi kanaerdiko ebakitzen azkarrena izan baitzen.

Bestetik, Binakako Harrijasotze Txapelketan, Iñigo Eizagirre Eiza-k eta Gorka Etxeberriak osatutako bikotea Beñat Telleriaren eta Aimar Galarragaren aurka aritu ziren. 175 kiloko laukizuzena, 100 kiloko zilindro zaharra, 125 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola jaso behar izan zituzten, eta Etxeberriak eta Eizagirrek lortu zuten jasoaldi gehien egitea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!