Izena eman daiteke Mintzalagun programan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 24a, 12:09
Orioko AEK euskaltegia.

Mintzalagun programan parte hartu nahi dutenek mezua idatzi dezakete urolakosta@aek.eus helbide elektronikora, 625 48-52-15 telefono zenbakira deitu edo Orioko AEK euskaltegian bertan izena eman.

Urte berriarekin batera, martxan jarriko dute Mintzalagun programa eskualdean. Izan ere, euskara bere garaian ikasi zutenek edo orain ikasten ari direnek ez dute izaten inguruan aukera handirik ikasitakoa praktikan jartzeko, eta kosta egiten zaie euskaraz aritzea. Zailtasun horri aurre egiteko asmoz antolatzen da Mintzalagun egitasmoa, euskara praktikatu nahi duenek, astean behin, mintzatzeko aukera izan dezaten.

3-4 lagunek taldeak osatzen dituzte, eta euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak praktikatu nahi dutenekin biltzen dituzte. Taldeak astean behin elkartzen dira, ordubetez, euskaraz hitz egiteko gustuko jardueraren bat eginez. Batzuk paseoa ematen dute, beste batzuk, berriz, kafea hartzeko edo pintxo-potean ibiltzeko geratzen dira; badira mendi buelta edo erosketak egiteko aprobetxatzen dutenak ere.

Mintzalagun programan parte hartu nahi dutenek mezua idatzi dezakete urolakosta@aek.eus helbide elektronikora, 625 48-52-15 telefono zenbakira deitu edo Orioko AEK euskaltegian bertan izena eman.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!