Zozketa

EHZ festibalerako sarrera bikoitza zozkatuko du Karkarak bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko eka. 2a, 12:07

Euskal Herria Zuzenean jaialdia ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da Irisarrin (Nafarroa Beherea), eta Karkarak sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean.

Aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 30ean hasiko da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Hiru egunetako jaialdian, besteak beste, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako, Aho Zakil Konekxion, Vapa, Kuma No Motor, aKts, Muare, Kristonak, Kolinga, Ada Oda, Mandarine, Soulfly, Madmadmad, Habia eta Mice taldeen kontzertuak izango dira.

Karkarak jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bere bazkideen artean, eta horiek ekainaren 7ko 12:00ak arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Horretarako, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Telefonoz egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 30 da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!