San Pedro jaiak

Gaur arratsaldean abiatuko dira ofizialki Orioko eta Aiako Andatza eta Elkano auzoetako San Pedro jaiak

Andrea Zipitria 2023ko eka. 28a, 10:05

San Pedro Jaiak hasiko dituzte gaur Orion, eta Aiako Andatza eta Elkano auzoetan. Orion eta Elkano auzoan, 20:00etan izango da txupinazoa. Andatzan, berriz, 18:00etan botako dute suziria. Hona hemen egitarauak osorik.

Gaur arratsaldean hasiko dira ofizialki San Pedro jaiak Orion, eta Aiako Andatza eta Elkano auzoetan. Hain justu ere, Orion txupinazoa 20:00etan izango da. Aurtengoan, LGTBIQ+ kolektiboak botako du, herriko plazan. Ordu berean emango diete hasiera jaiei Aiako Elkano auzoan. Andatzan, berriz, lehenago botako dute suziria; 18:00etan.

Beste urte batez, egitarau zabalak antolatu dituzte. Dena den, asteburuan izango dira ekitaldi gehienak. Hona hemen egitarau guztiak, egunez egun:

ORIOKO SAN PEDRO JAIAK:

Ekainak 28, asteazkena: San Pedro bezpera

    10:30-13:00. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuak antolatua.
    18:30. Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejira, kultur etxetik hasita.
    18:30. Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita.
    20:00. Txupinazo koloretsua, LGTBIQ+ kolektiboaren eta Salatxo abesbatzaren eskutik, Herriko plazan.
    20:15. Txosnaren irekiera, DJ Aiakaterekin. Herriko Plazan.
    22:30. Euskoprincess eta DJ A-Rootsen kontzertuak, Herriko Plazan.

Ekainak 29, osteguna, San Pedro Eguna

    06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa kaleko eskaileretan.
    11:00. Apar-festa, ikastolako DBHko eraikinaren jolas-eremuan.
    12:00. Herriko txarangaren irteera.
    12:00. Meza nagusia, Salatxo abesbatzarekin, elizan.
    12:45. Trikitixa Txapelketa, Herriko Plazan.
    17:00. Pilota partidak, Ospele kirol-klubak antolatua, pilotalekuan.
    18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejira, kultur etxetik hasita.
    19:00. Sokadantza txistulariekin, Herriko Plazan.
    Jarraian, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan.
    20:30-22:00. Txurrudiskoteka, 11-16 urte arteko gaztetxoentzat. Txurrumuskik antolatua, Gaztetxean.
    22:30-00:00. Iratzar erromeria-taldearen lehen saioa, Herriko Plazan.
    00:30-02:00. Iratzar erromeria-taldearen bigarren saioa, Herriko Plazan.

Ekainak 30, ostirala, San Pedro Bigarrena

    10:00–13:00. Umeentzako jolasak, ikastolako DBHko eraikinaren jolas-eremuan.
     12:00. Pintxo hotzen lehiaketa, Herri Ikastolak antolatua, Herriko Plazan.
    13:00. Alebin kategoriako estropadak, Orio Arraun Elkarteak antolatua.
    14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Antilla hotelean.
    16:30. Gaztetxoen Dardo Txapelketa, 14 urtetik beherakoentzat, Bikamiotan.
    18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejira, kultur etxetik hasita.
    18:30. Sanpedrotako 12. Binakako Gomazko Pala-Txapelketaren finala, Ospele kirol klubak antolatua, pilotalekuan.
    19:00. Helduen Dardo Txapelketa, Bikamiotan.
    19:30. Joselontxos txaranga, herrian barrena.
    22:30-02:00. Niña Coyote eta Chico Tornadoren eta Bad Sounden kontzertuak, Herriko Plazan.

Uztailak 1, larunbata, Arrantzale Eguna

    11:00. Dantzari,kantari eta erraldoien kalejira, kultur etxetik hasita.
    12:00. Sardina-jana kalean, elkarte gastronomikoek prestatuta.
    13:00. Ikuskizuna: Arrantzale eta saregileei ongietorria, sardinerak, batelerak, Salatxo abesbatza, kaxarranka…
    14:30. Arrantzale festako bazkaria, Mutiko Alaiak musikariekin. Herriko Plazan.
    18:00. Erromeria: Alaitz Roteta eta Ainara Saizar, Herriko Plazan.

ANDATZAKO SAN PEDRO JAIAK:

Ekainak 28, asteazkena

  18:00etan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.
  21:30ean, Mutil Ardoko elkartekideen afaria auzo elkartean. Izena eman daiteke elkartean bertan edo 608 08 47 48 telefono zenbakira idatzita.

Ekainak 29, osteguna, San Pedro eguna

  10:30ean, meza nagusia.
  Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa. Elkartean hamaiketakoak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero 608 08 47 48 telefono zenbakira idatzi daiteke.
  12:30ean, herri kirolak Udane Ostolaza eta Anitze Zumeta harrijasotzaileen eta auzoko gazteen eskutik.
  14:30ean, erretiratuen bazkaria.
  17:00etan, herriko pilota txapelketa.
  Gauean, elkarteak afariak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero, idatzi 608 08 47 48 telefono zenbakira.
  22:00etan, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Ekainak 30, ostirala, Umeen eguna

  10:30ean, meza nagusia.
  Jarraian, umeen jolasak.
  16:30ean, oilasko biltzera irtengo dira auzoko gazteak trikitilariekin.
  17:00etan, puzgarriak.
  21:30ean, mus txapelketa azkarra. Izen-ematea 21:30etik 22:00etara.

Uztailak 1, larunbata

  12:30ean, poteoa auzoan zehar Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilariekin.
  14:00etan, bazkaria trikitilariek alaituta: helduak 35 euro eta 12 urte arteko haurrak 15 euro.
  Gauean, elkarteak afariak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero, idatzi 608 08 47 48 telefono zenbakira.
  22:00etan, erromeria Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilariekin.

Uztailak 2, igandea

  12:00etan, herriko pilota txapelketa.
  17:30ean, Gipuzkoako 2. mailako Aizkora Txapelketako finala.
  Jarraian, sagardo dastaketa Naira eta Izarra trikitilariek girotuta.
  Gauean, elkarteak afariak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero, idatzi 608 08 47 48 telefono zenbakira.
  21:30ean, erromeria Naiara eta Izarra trikitilariekin.
  Gau erdian, traka zaratatsua jaiei bukaera emateko.

Uztailak 15, larunbata

  Oilasko biltzeko afaria elkartean. Izena emateko 608 08 47 48 telefono zenbakira idatzi behar da.

 

ELKANOKO SAN PEDRO JAIAK:

Ekainak 28, asteazkena

  20:00. Jaiei hasiera emateko txupinazoa suziri eta kanpaiekin.

Ekainak 29, osteguna

  08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
  11:00. Meza nagusia.
  Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa, Zarautztrik taldeak girotuta. Bertaratzen ari diren artean pintxoak banatuko dira. Bazkalostean, barra irekita eta musika izango dira.

Ekainak 30, ostirala

  20:00. Parrillada frontoian Mantxi eta Julen Zulaika bertsolariekin.
  Jarraian, Dj Olberrekin festa.

Uztailak 1, larunbata

  11:00. Ume-jolasak frontoian.
  21:00. Auzo afaria frontoian. Txartelak ekainaren 10etik aurrera erosi ahalko dira Gazteategin. Ekainaren 18an eta 25ean, berriz, elkartean egongo dira eskuragarri.
  Ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.

Uztailak 2, igandea

  11:00. Elizan ospakizuna.
  Ondoren, pilota partida: Arriete-Ziotza eta Iker-Hodei.
  Segidan, Iñigo Landa eta Jokin Eizmendi pentatloian eta Imanol Lartain eta Udane Ostolaza harria-jasotzen.
  18:00. Idi probak plazan.
  20:00. Erromeria iluntzera arte Ostolaza eta Narbaizarekin.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!