Zozketa

Karkarak zozkatu ditu IrriSarri Land parkerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko uzt. 27a, 16:42

Endika Ruiz bazkidea da zozketaren irabazlea eta Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du.

IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatu ditu Karkarak bere bazkideen artean, eta Endika Ruiz izan da zorteduna. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du. Sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du Ruizek: Paisaia, Abentura, Zentzumenen ibilbidea, Mitologikoa, Natura, eta Baxiren bila oinezko ibilbideak; jolastoki barruan dauden bola igerilekua, ohe elastikoa edota kart zirkuitua; eta disk golf-a eta uraren jokoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!