Zozketa

Oteiza Museorako sarrerak zozkatuko ditu Karkarak

Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 11:30

Zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

Oteiza Museoa ezagutzeko lau sarrera zozkatuko ditu Karkarak bere bazkideen artean. Karkararen zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak Nafarroako Altzuza herrian kokatzen den museorako bi sarrera eskuratuko ditu.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 30 da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!