Gutxiago, baina gradu gehiagokoa

Maria Maya Manterola 2023ko ira. 24a, 09:00

Mahatsa biltzen hasi dira Getariako Txakolina jatorri izenaren parte diren upategiak. Aurreikusi dute lau milioi kilo mahats baino gutxiago bilduko dutela aurten, ziurrenik. Hona hemen Gipuzkoako Hitza-k gaiaren inguruan egindako erreportajea.

Uda amaitzearekin batera, txakolin upategiak hasiak dira mahatsa biltzen. Uzta zenbateraino helduta zegoen neurtuta ekin diote lanari, eta horretan ariko dira urriaren erdialdera arte. Dena den, upategiak mahatsa “lehenbailehen” biltzen saiatzen ari dira. Hala adierazi du Ruth Mozo Getariako Txakolina jatorri izeneko idazkari nagusiak.

“Euria eta beroa” aipatu ditu Mozok aurtengo uzta baldintzatuko duten aldagai nagusi gisa. “Euria eta beroa egin duenez, aurten gaixotasun gehiago izan dituzte mahastiek, hezetasunak erraztu egiten baitu onddoak agertzea. Ondorioz, adi egon behar izan dute mahastizainek”, azaldu du Getariako Txakolina jatorri izeneko idazkariak. Oraingoz, mahastiak “ondo” daudela uste du, baina esan du komeni dela mahatsa “azkar” biltzea, irailean gauak freskoagoak izaten direlako, eta horrek kaltetu egin dezakeelako mahatsa.

Udaberria “ona” izatea da gakoa, Mozoren arabera. Izan ere, orduan bihurtzen dira loreak ale, eta pauso hori da beharrezkoa txakolinaren produkzioa egon dadin. Iaz “uzta oso ona” izan zen kantitatez, baina aurten gutxiago jasotzea espero dute. Iazko lau milioi mahats kilo pasatxoen aldean, lau milioira nekez iritsiko dira aurten, Mozok dioenez. Nolanahi ere, esan du “estimazio bat” besterik ez dela hori, eta itxaron egin beharko dutela azkenerako zenbat txakolin produzituko duten ikusteko.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitza-ren atarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!