Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko prestakuntza programan izena eman daiteke

Andrea Zipitria 2023ko urr. 1a, 11:00
UKUEko ikastaroetako bat.

Eskualdeko langile autonomo eta enpresa txikiei zuzendutako prestakuntza da eta helburu du, hain zuzen, eskualdeko enpresa txikiei laneko arriskuen prebentzioan oinarrizko ezagutzak eskaintzea, prebentzio arloan legearen eskakizunak betetzea erraztea eta betebeharrak egikaritzeko tresna egokituak eskaintzea. Izena emateko aukera izango da urriaren 9ra arte.

Urola Kostako Udal Elkarteak Mikropreben prestakuntza programaren 10. edizioa eskainiko du aurten. Eskualdeko langile autonomo eta enpresa txikiei zuzendutako prestakuntza da eta helburu du, hain zuzen, eskualdeko enpresa txikiei laneko arriskuen prebentzioan oinarrizko ezagutzak eskaintzea, prebentzio arloan legearen eskakizunak betetzea erraztea eta betebeharrak egikaritzeko tresna egokituak eskaintzea.

Guztira, 30 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian, urriaren 17tik azaroaren 23ra bitarte. Saioak arratsaldez eskainiko dira, 13:30etik 16:00etara, bi ordu eta erdiko 12 saiotan, astearte eta ostegunetan.

Prestakuntza saioetan ondorengo eduki zehatzak landuko dira:

  • Laneko segurtasun eta osasun arloan oinarrizko kontzeptuak
  • Arrisku orokorrak eta bere prebentzioa
  • Arrisku espezifikoak jardueraren arabera eta bere prebentzioa
  • Lan arriskuen prebentzioaren kudeaketarako oinarrizko arloak
  • Lehen sorospena

Mikroprebenen inguruko informazioa eskuratu edo izena eman nahi dutenek galdetegi hau bete beharko dute urriaren 9a baino lehen izango dute horretarako aukera, 943-890808 telefono zenbakira hots eginda edo enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!