Eduki babestua

Bare Hortz Klinika: itsasoa bezain bare

Erredakzioa 2023ko urr. 16a, 11:36

Urriaren 2an zabaldu ditu ateak Bare Hortz Klinikak. Ianire Garcia zumaiarrak ireki du, Orioko Arrantzale kalean. Urteetako lan eskarmentua oriotarren eskura jarriko du, beti ere, pazientea eta bezeroa "erdigunean jarrita".

Odontologia egiteko filosofia batekin iritsi da Bare Hortz Klinika. Izan ere, Ianire Garciaren ustez, gaur egungo odontologia "azkarra eta bezeroan zentratu gabekoa da". Hala, betidanik izan du garbi bezeroak egon behar duela "erdigunean". Ianireren esanetan, lana ondo egitea ezinbestekoa da, eta horretarako lasaitasuna behar da: "Izan ere, ondo egiten badugu lana, kalmaz egiten badugu, kalitatea eskainiko dugu, kantitatearen ordez". Horrela, slow filosofian oinarritutako odontologia eskainiko du Bare Hortz Klinikan. "Slow odontologiari esker, pazientea itsaso bare batean bezala sentiarazten saiatuko gara. Hortik dator, hain zuzen ere, hortz klinikaren izena".

2009an lizentziatu zen Ianire Garcia odontologian, eta ondoren, Donostian aritu zen lanean. Jarraian, klinika familiar batean hasi zen, eta bederatzi urte egin zituen bertan. Ibilbide profesional horretan asko ikasi zuela onartu du zumaiarrak, eta, orain, ikasitako hori guztia praktikan jarriko du Baren.

Proiektu pertsonala abian jartzerakoan, etxetik gertu eta identifikatuta sentituko zatekeen proiektua izan behar zuela azaldu du: "Argi neukan herri txikiren batean behar zuela izan, herritarrengandik gertukoa, eta Orioko aukera azaldu zenean, erabakia hartzea erraza izan zen: une perfektua zen arlo pertsonalean zein profesionalean. Gainera, Orio bezalako herri batean, agian, ez da horren ohikoa guk eskainiko ditugun tratamenduak eskaintzea, eta plus bat izan daiteke".

Gaur egungo teknika berrienak erabiliko ditu Bare Hortz Klinikak: inplanteak, ortodontzia ikusezinak.... Zerbitzu osoak, hasieratik bukaerara arteko prozesu osoa, adin guztiei, eta pertsona guztiei bideratuta. Gainera, tratamenduak finantzatzeko aukera ere eskainiko du. "Ez egin dudarik, eta deitu hitzordua eskatzeko! Laguntzeko gaude!".

 Ianire Garcia: “Slow odontologia, inklusibitatea eta ongizatea dira Bare Hortz Klinikaren oinarriak”

Bare Hortz Klinikako lantaldea osatu duzu?

Aurrez klinika bat izandakoa da lekua, edo zentroa, eta nirekin hartu dut lanean bertan laguntzaile eta administrari gisa zegoen langilea. Bera Esti da, eta herritarra da gainera. Proiektua azaldu nionean, asko gustatu zitzaion, eta batzea erabaki du. Hala, beti egongo garenak biok izango gara, eta gero, paziente bakoitzaren beharren arabera ekarriko ditugu espezialista bakoitza. Lantalde finkoa izango da: beti aurpegi berdinak ikusiko dituzte bezeroek, Esti eta biok, eta kirurgiak eta ortodontziak egitera etorriko diren espezialistak ere beti berdinak izango dira.

Anestesista zerbitzua ere eskainiko al duzue espezialista horien artean?

Bai, anestesista baten kolaborazioa izateko aukera dugu Baren. Batez ere fobia dutenentzat edota dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako oso interesgarria da. Hala ere, lasaitasuna eta fobia lantzeko modu desberdinak daude egunerokotasunean: aromaterapia, musika, zaku beroak... Goxotasunean zentratuko gara egunerokotasunean, umeetan batik bat, beldurra duten umeak gogoz itzul daitezen. Hala, eta besteak beste, tableta jarriko diegu, marrazki bizidun gustukoenekin.

Umeentzat zerbitzu gehiago izango dituzue?

PADI zerbitzua (Haurren Hortzak Zaintzeko Programa) ere eskainiko dugu. PADI zerbitzua 7 eta 15 urte bitarteko haurrentzat izan arren, komenigarria da haurrak 2 edo 3 urtetatik klinikara etortzen hastea. Are gehiago adin horietan, etorkizuneko arazo asko aurreikusi ditzakegulako. Funtzio neurobegetatiboak lantzen ditugu Baren; listua nola tragatzen den, arnasa sudurretik hartzen ikastea, eta mastekatzeak nolakoa izan behar duen. Etorkizunean ere, posturan asko eragingo dielako, gaixotasun asko ekidin daitezkeelako, eta garrantzia handia ematen diogu horri guztiari. Ortodontzia asko ekidin ditzakegu, eta muskulu-eskeletikoa ere ondo egoteko oso funtsezkoa da.

Materialetan ere bereizgarririk izango al duzue?

Hori da. Eta hortik doa odontologia biologikoa, material biobateragarriaren erabilpenarekin. Gaur egun, jaten ditugun elikagaiak kontaminatuak daude, eta ingurugiroaren kontzientzia horretan, odontologian ere kontuan hartu behar da material mota desberdinak daudela, eta kalitate desberdinetakoak. Horregatik, enpasteak egiten ditugunean ez da berdina material bat edo bestea erabili. Adibidez, zilarrezko enpasteak egitea debekatuta du OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak). Zilarrezko enpaste horiek aleazioak dira azken finean eta merkurioa dute, eta horiek kentzeko protokoloak ezarri ditugu Baren, estrakzioak egiterakoan baporeak ekiditeko.

Beraz, Bare Hortz Klinikaren oinarriak slow odontologia, inklusibitatea eta ongizatea direla esan daiteke.

Bai, hiru horiek dira oinarriak. Izan ere, gorputza orokorrean aztertu behar da: ez da ahoa alde batetik, gorputza bestetik. Emozioek ere eragin handia dute, azkenean sabeleko miña badugu, emozioengatik izan daiteke. Ahoan ere gauza bera gertatzen da: ahoa sarri garbitzen duenak enpasteak izan ditzake eta pertsona horiek ezin dute ulertu enpasteak izatea. Kasu horietan kontziente izan behar gara sistema orokorra dugula gorputzean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!