Elikagaien xahuketari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu UKUEk

Aritz Mutiozabal 2023ko urr. 21a, 16:30

Elikagaien xahuketa murrizteko kanpaina. (Arizt Mutiozabal)

Zarauzko Gaztelekuan izango dira bihar datorren astean; bata asteartean eta bestea, berriz, ostegunean. Aurrez ez izenik eman behar eta doakoa izango da.

Urola Kostako Udal Elkarteak elikagaien xahuketako hitzaldiak antolatu ditu datorren asterako. Bi saio izango dira Zarauzko Gaztelekuko ikus-entzunetarako aretoan, 19:00etan hasita; bata, urriak 24an izango da, asteartearekin, eta bestea, urriaren 26an, ostegunarekin.

Hitzaldi hauetan elikagaien xahuketari buruz datuak eta jardunbide egokien inguruko jarraibideak emango dituzte, besteak beste. Saioak doakoak izango dira eta bertaratzeko asmoa dutenek ez dute izena eman beharko aurrez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!