Gutxieneko zerbitzuak izango dituzte Lurraldebusek eta Euskotrenek sektore publikoko greba dela eta

Juan Luis Romatet 2023ko urr. 24a, 21:26

Sektore publikoko langileak greba egitera deituta daude bihar, urriaren 25ean, eta abenduaren 19an. Lanuzteek izango dute eragina garraio publikoetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko 150.000 langile grebara deituta daude bihar eta datorren abenduaren 19an. ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuek deitu dute greba hau, sektore publikoa indartzeko helburuarekin.

Lanuzte horiek izango dute eragina garraio publikoetan ere (hezkuntza, udal eta osasun zerbitzuetan  bezala). Hala, Lurraldebusek eta Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte biharko. Euskotrenekoak ez diren lineei ez die eragingo grebak.

Hauek dira Lurraldebuseko autobusek bihar, urriaren 25ean, izango dituzten ordutegiak.

Euskotrenen kasuan, 944-33 33 33 telefono zenbakira deitzea gomendatzen du informazioa izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!