Errigoraren galdera-erantzunen lehiaketak baditu irabazleak

Erredakzioa 2023ko aza. 10a, 09:46

Erantzun guztiak asmatzen zituztenen artean, bi lagunentzako Lezaun upategirako bisita eta bazkaria zozkatu ditugu, eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, Errigorako bi saski.

2003an jaio zen Errigora, eta beraz, 10. urteurrena ospatzen ari dira aurten. Hortik dator aurtengo kanpainaren leloa: 10 urte bete-bete. Urteurrena aitzakia hartuta, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) galdera-erantzunen jolasa jarri zuen martxan.

Hamaika galdera prestatu zituen UKT-k eta erantzun guztiak asmatzen zituztenen artean, bi lagunentzako Lezaun upategirako bisita eta bazkaria zozkatu ditu. Zozketa egin ondoren, irabazlea Eneko Lizarralde izan da. Gainera, parte hartzaile guztien artean Errigorako bi saski zozkatu ditu, eta saridunak Maialen Etxeberria eta Eneritz Iturzaeta izan dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!