San Nikolas jaiak 2023

Sanikolasen inguruko egunkari berezia banatuko du Karkarak

Erredakzioa 2023ko aza. 24a, 09:00

San Nikolas festen atarian, jaien inguruko egunkari berezia kaleratu du Karkarak. Oriotarrek etxez etxe jasoko dute gehigarri berezia, eta bertan, elkarrizketak, erreportajeak eta iritzi artikuluak irakurri ahal izango dira.

Egun gutxi falta dira San Nikolas festei hasiera emateko, eta horien atarian, jaien inguruko egunkari berezia egin du Karkarak. Gaur eguerdian hasiko dira egunkaria banatzen, eta oriotar guztiek jasoko dute gehigarri berezia haien postontzietan. 24 orri ditu festen inguruko egunkariak, eta bertan askotariko edukiak bildu ditu Karkarak: elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak eta festen egitaraua, besteak beste.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!