San Nikolas jaiak 2023

Pello eta Nikolasa, plazara

Erredakzioa 2023ko abe. 4a, 12:16

Aurten hamar urte bete dituzte Pello eta Nikolasak, herriko umeen lagun berezienek. Saregilea eta arrantzalea udazkenean atseden hartzen egon dira Kultur Etxean, baina festetan egunero egingo dute dantza. Hona hemen ordutegiak eta ibilbideak.

ABENDUAK 5, ASTEARTEA 18:30

Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiak eta Danbolin musika eskolako txistu taldea.

Ibilbidea: Kultur Etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Baxoalde, Palota, Munto Plaza, Balea, Arrantzale, Plaza.

Ibilbidean zehar, soinurik gabeko gunea izango da MUNTO PLAZA, 18:45 aldera.

ABENDUAK 6, ASTEAZKENA 17:00

Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiak eta Danbolin musika eskolako trikitilari taldea.

Ibilbidea: Plaza, Eusko Gudari, Iturbide, Kale Nagusia, Plaza.

Ibilbidean zehar, soinurik gabeko gunea izango da PILLIKU PLAZA, 17:15 aldera.

ABENDUAK 7, OSTEGUNA 17:30

Kuadrillen eta familien igoera, Hamarru elektrotxarangarekin, Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta buruhandiekin.

Ibilbidea: kiroldegia, Palota, Munto Plaza, Balea, Arrantzale, Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.

Ibilbidearen hasieran, soinurik gabeko gunea izango da KIROLDEGI AURREAN, 17:00 aldera.

 ABENDUAK 8, OSTIRALA 17:30

Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiak eta Danbolin musika eskolako txistu taldea.

Ibilbidea: Kultur Etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Baxoalde, Munto Plaza, Balea, Arrantzale, Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.

Ibilbide hasieran, soinurik gabeko gunea izango da EUSKO GUDARI (KULTUR ETXE ATZEAN), 17:00 aldera.

Oharrak

Buruhandiak ere prest daude umeen atzetik korrika hasteko. Jolasa behar bezala joan dadin, zenbait ohar egin nahi dizkiete Orioko haur eta gazteei:

  • Izututa dauden umeei eskua emateko prest egongo dira buruhandiak.
  • Helduenok, berriz, buruhandien aurretik ibiliko zarete. Mesedez, errespetua gure buruhandiei. Irainak, hitz edo jarrera desegokiak entzuten badira bertan behera geldituko da buruhandien jolasa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!