Haragiaren sektorean gertatzen ari denaz biharko batzarra deitu dute EHNEk eta ENBAk

Nerea Uranga 2023ko abe. 6a, 15:25
Ganadua Errezilen, Etumetako zelaietan. (Nerea Uranga)

Urola Kosta eskualde mailako batzarra bihar izango da, 16:00etan, Azpeitian Lurgintzaren bulegoan. Haragiaren sektorean egoera "larria" dela adierazi dute ENBAk eta EHNEk.

Haragiaren sektorean gertatzen ari dena agertzeko eta baserritarren artean informazioa elkarnabatzeko, Gipuzkoako hiru eskualdetan batzar informatiboak egingo dituzte abeltzainekin. Eusko label haragiaren "ekoizpenak errentagarritasunik ez izateak", salmenta puntuetan produktu horren falta ekarriko duela salatu dute ENBA eta EHNE sindikatuetako euskal abeltzainek.

Urola Kostako batzarra Azpeitian egingo dute, bihar (abenduak 7), 16:00etan hasita. Lurgintzaren egoitzan izango da biharko bilera EHNEk (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak) eta ENBAk (Euskal Nekazarien Batasunak) antolatuta.

Batzar horretan datorren asterako antolatutako mobilizazioak ere jakinaraziko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!