Busen eta trenen ordutegietan aldaketak izango dira Gabonengatik

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 22a, 18:00

Aldaketak izango dira abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean. Zenbait lineatan zerbitzuak murriztuko dituzte. 

Ordutegi aldaketak izango dira Lurraldebuseko eta Euskotreneko zerbitzuetan Gabonetako egun batzuetan. Abenduaren 24an eta 31n goizago amaituko dute zerbitzua, eta beranduago hasi abenduaren 25ean eta urtarrilaren 31n.

Abenduaren 24an eta 31n

Autobusak

UK03 Zarautz-Azkoitia

Azken irteerak: Azkoititik, 18:05ean; Zarauztik, 19:05ean

UK06 Zumaia-Zumarraga

Azken irteerak: Zumaiatik, 18:45ean, 19:45ean (Azkoitiraino); Zumarragatik, 18:10ean.

UK07 Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa

Azken irteerak: Zumaiatik, 17:10ean; Aizarnazabaletik, 17:30ean.

UK08 Zarautz-Aia-Orio

Azken irteerak: Zarauztik, 19:55ean; Oriotik, 18:50ean.

UK09 Zumaia-Donostia N-634tik

Azken irteerak: Zumaiatik, 19:30ean; Donostiatik, 20:00etan.

UK10 Zumaia-Donostia AP8 Zarauztik

Azken irteerak: Zumaiatik, 19:55ean; Donostiatik, 19:55ean.

UK11 Zumaia-Donostia AP8 Oriotik

Azken irteerak: Zumaiatik, 17:15ean; Donostiatik, 19:15ean.

DB05 Ondarroa-Zumaia

Azken irteerak: Mutrikutik, 20:25ean; Zumaiatik, 21:10ean (Debaraino).

Trenak

Matiko-Amara

Azken irteerak: Zumaiatik, 19:57an; Donostiatik, 18:50ean (Zumaiaraino), 19:50ean (Zarautzeraino).

Abenduaren 25an eta urtarrilaren 1ean

Autobusak

UK03 Zarautz-Azkoitia

Lehenengo zerbitzuak: Azkoititik, 09:05ean; Zarauztik, 10:05ean

UK06 Zumaia-Zumarraga

Lehenengo zerbitzuak: Zumaiatik, 10:45ean; Zumarragatik, 10:10ean.

UK07 Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa

Lehenengo zerbitzuak: Zumaiatik, 12:35ean eta 17:10ean; Zestoatik, 13:00etan, Aizarnazabaletik, 17:30ean.

UK08 Zarautz-Aia-Orio

Lehenengo zerbitzuak: Zarauztik, 9:10ean eta 17:55ean; Oriotik, 10:05ean eta 18:50ean.

UK09 Zumaia-Donostia N-634tik

Lehenengo zerbitzuak: Zumaiatik, 10:30ean eta 17:30ean; Donostiatik, 12:00etan eta 18:00etan.

UK10 Zumaia-Donostia AP8 Zarauztik

Lehenengo zerbitzuak: Zumaiatik, 16:55ean; Donostiatik, 17:55ean.

UK11 Zumaia-Donostia AP8 Oriotik

Lehenengo zerbitzuak: Zumaiatik, 11:00etan eta 17:15ean; Donostiako ospitaletik, 11:45ean eta 20:45ean.

DB05 Ondarroa-Zumaia

Lehenengo zerbitzuak: Mutrikutik, 10:25ean eta 18:25ean; Zumaiatik, 11:10ean (Debaraino) eta 19:10ean (Mutrikuraino).

Trenak

Matiko-Amara

Lehenengo zerbitzuak: Zumaiatik, 12:57an eta 17:57an; Donostiatik, 10:50ean eta 16:50ean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!