Zozketa

'Txapasen kaxa magikoa' liburu-diskoa zozkatuko du Karkara Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 15a, 11:56

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Josu Txapartegi Txapas zarrauztarraren abestiez osatutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txapasen kaxa magikoa liburu musikatua zozkatuko du Karkara Gukak bazkideen artean. Disko-liburu berria azaroan aurkeztu zuten Zarautzen. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 30 da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!