'Doinu berrien plaza' UKTren telebista saioa da. Eskualdeko musikari hasiberrien, gazteen nahiz esperientzia dutenen plaza izan nahi du; baina batez ere, ahots berriena, sortzera animatu diren musikariena, bidea egiteko duten proiektuena. Maialen Etxaniz kazetariak gidatuta, musikariek haien esperientziak eta proiektuak izango dituzte hizpide, eta saioaren amaieran abesti pare bat eskainiko dituzte zuzenean.
Doinu berrien plaza: Keia

Aia Orio

Keia musika taldea da UKT-k eskualdeko musikariei ahotsa emateko sortu duen 'Doinu berrien plaza' saioko bosgarren gonbidatua. Talde berria den arren, musikaren munduan ibilbide eta esperientzia luzea duten musikariek osatzen dute Keia, eta horietako bi dira Ane Arruti (ahotsa) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra). Horiek biak elkartu dira Maialen Etxaniz kazetariarekin, eta taldearen nondik norakoez, musikari bakoitzak taldeari ematen dionaz, entzuten duten musikaz nahiz musikari berriei ematen zaizkien aukerez aritu dira solasean.

Doinu berrien plaza: Deñe

Orio