Dantza ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2014ko eka. 13a, 11:48

Bihar larunbata 17:00etan Karela kiroldegian, dantza ekitaldia eskeiniko dute Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek.

Bertan 225 ikasleek parte hartuko dute, 4 urtetik 13 urte bitartekoek, irakaslea Ander Errasti delarik.

Musika eskolako instrumentuko taldeek ere parte hartuko dute bertan: banda, gitarra taldea, biolin taldea, esku-soinu taldea, trikitixa-pandero taldea, piano eta perkusioaz lagundurik.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!