Musika eskolan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2014ko eka. 27a, 14:03

Danbolin Musika Eskolan, 2014-15 ikasturterako izena emateko epea zabalik dago uztailak 2 arte. Berriz ere, irailak 1etik 9ra bitartean izena emateko epea zabalik izango da.

 

Matrikulatzeko aukerak, ondorengoak dira:

 

- 1. maila; tailerra 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak).

- 2. maila; musika mintzaira; prestakuntza, 1., 2. 3. eta 4. kurtsoak.

- 2. maila; euskal dantza eta instrumentuak; txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

- 3. maila; ikasketa osagarriak; musika mintzaira espezializatua.

- 3. maila; euskal dantza eta musika tresnak; txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

 

- Aktibitateak; korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, trikitixa taldea, gitarra taldea.

 

- Instrumentu berriak; biola, tronboia, tuba eta harpa.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero (ordutegiak, prezioak...) musika eskolako telefonora deitu, 943 833 727, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!