Musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako entzunaldiak eskainiko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Instrumentu desberdinetako eta dantzako ikasleek hartuko dute parte.
Ikasturte bukaera iristen ari da eta Danbolin Musika Eskolako ikasleek, ondorengo entzunaldiak eskainiko dituzte:

Perkusioa: Ekainaren 17an, astelehenarekin, 17:00etan, Kultur Etxean.

Txistua: Ekainaren 17an, astelehenarekin, 18:00etan, Salatxo aretoan.

Esku-soinua eta flauta: Ekainaren 17an, astelehenarekin, 18:30ean, Kultur Etxean.

Trikitixa eta panderoa: Ekainaren 18an, asteartearekin, 19:30ean, Kultur Etxean.

Kantuko ikasleak: Ekainaren 18an, asteartearekin, 19:00etan, Salatxo aretoan.

Gitarra: Ekainaren 19an, asteazkenarekin, 17:00etan, Danbolin Musika Eskolan.

Tronpeta: Ekainaren 20an, ostegunarekin, 19:00etan, Danbolin Musika Eskolan.

Pianoa: Ekainaren 20an, ostegunarekin, 17:00etan, Kultur Etxean.

Klarinetea eta saxofoia: Ekainaren 20an, ostegunarekin, 19:00etan, Kultur Etxean.

Biolina, biolontxeloa eta gitarra: Ekainaren 21ean, ostiralarekin, 19:00etan elizako zimitarioan.

Dantza: Ekainak 21ean, ostiralarekin, 17:00etan, Karela kiroldegian.

Denak gonbidatuta zaudete!

Bestalde, 2019-20 ikasturterako izena emateko epea, ekainak 24tik uztailak 3ra eta irailak 2tik 6ra bitartean izango da. Zalantzarik baduzue; 943-833-727 telefonora deitu.


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!